Abenduan hasi genuen elkartrukearen bigarren emanaldia eskainiko dugu.
Donostiako Luberri abesbatzarekin batera Gabonetako emanaldi ederra prestatu dugu. Euskal doinuak eta nazioarteko kantak entzuteko aukera izango da.
Alboka Abesbatzak Erriberriko coral Olitensek antolatzen duen Abesbatzen Musika Hamabostaldiko bigarren jardunaldian parte hartuko du. Santa Maria elizan izango da hitzordua eta Lasarte-Oriako taldeak Iruñeko Ganbara abesbatzarekin eta Coral Olitenserekin partekatuko du saioa.