Musika eta abestea gustoko badituzu eta abesten gozatu nahi baduzu Etorri eta abestu gurekin
1988ko ekainaren 24ean Alboka abesbatzak bere aurkezpen kontzertua eskaini zuen Lasarte-Oriako San Pedro parrokian. Geroztik, Alboka Abesbatzak bidaia, kontzertu eta entseguz betetako bidea egin du. 2013. urtea urte berezia izan zen guretzat, Alboka Abesbatzak bere 25 urteurrena ospatu baitzuen. Lanean gogor jardungo gara zuekin guztiekin batera beste 25 urte ospatzeko.