Eta ezin dugu ahaztu gure harrobia. Alboka Txiki abesbatza gure herriko kultura sustatzeko asmoarekin jaio zen. Gure harrobi landu eta musika gogoko zuten Lasarte-Oriako haurrei ekintza hezigarri eta sortzailean parte hartzeko aukera emateko 1993. urtean sortu zen.
Baina ez hori bakarrik, 1995-1996 eta 1999-2000 urteen artean, Alboka abesbatzak Zandategi abesbatza ere martxan izan zuen. Neska gazteez osatutako ahots zurien abesbatza hau Alboka Txiki eta Albokaren arteko zubia izan zen eta herriko gazteei abesten jarraitzeko aukera ematen zien.
Alboka Txikik albokaren ezaugarri nagusiak bereganatu zituen. Horren ondorioz, abesbatza hau hauen kontzertuak eskaintzeaz gain, herrian edo gure inguruko herrietan antolatutako hainbat ekitaldietan parte hartu du.
2000. urtean, Alboka Txikik Euskararen maratoiko “Txupi guay” abestiaren grabaketan parte hartu zuen; 2001 eta 2002 urteetan Andoaingo “Haurren jaialdia”-n parte hartu zuen; 2002 eta 2004 urteetan, Udal Musika eskolaren Gabonetako kontzertuan parte hartu zuen; 2004 urtean ere, Amaraun Klubeko aurkezpen ekitaldian izan zen eta Amaraun Klubeko abestien grabaketan parte hartu zuen 2005. urtean. Eta ezin ahaztu, Albokaren 10. urteurreneko kontzertua edo Euskararen Maratoi edo Olentzeroren etorrera ekitaldiko parte-hartzea.
Hau guztiaz gain, Alboka Txiki gure herriko mugak gainditu ditu eta 2002 eta 2003. urteetan Tarragona eta Bartzelonara bidaiak egin zituen Mariaren Lagundiako ikastetxeko Txepetxa abesbatzarekin eta Zintzarri dantza taldearekin batera. Elkarlan hau hainbat urtez mantendu da.