Albokari buruz

Alboka abesbatza koru amateurra da. Bere errepertorioa garatzeko espiritu handia du. Horregatik, eliz musika eta euskal abestiak lantzeaz gain, beste erkidegoetako eta kulturetako doinu tradizionalak ere txertatzen ditu bere kontzertuen egitarauetan. Beti ere, kontzepzio eta zailtasun handiagoa duten obrak lantzearen dinamika jarraituz.

Honetaz gain, Alboka Abesbatzak Lasarte-Oriako kultura sustatzen du herriko beste taldeekin elkarlanean eta euskal kultura zabaltzen du Espainian, zein nazioartean abesbatza ezberdinekin egindako elkartrukeei esker.