Bazkideak

Alboka Abesbatza irabazi asmorik gabeko elkartea da. Horregatik, bere eginkizuna aurrera eramateko Alboka abesbatzak oso beharrezkoa du bazkidetza eta erakunde desberdinetatik jasotzen duen dirua.

Bere laguntza emanaz, bazkideek herriko elkartea babestu eta gure herriko kultura sustatzen dute. Honetaz gain, Albokaren gure kultura beste erkidego eta herrialdeetan ezagutzera ematea.

Bazkideek Albokaren ekintzen berri dute eta hauetako batzuetan, bazkariak, bidaiak, txangoak, parte hartzeko aukera dute. Era honetara, abesbatza osatzen duten bi taldeen, abeslari eta bazkideen, arteko harremana sendotu nahi da.