Alboka Abesbatzak Erriberriko Abesbatzen III. Topaketan parte hartuko du

Alboka Abesbatzak Coral Olitense abesbatzarekin egingo duen elkartrukeko lehen kontzertua eskainiko du Erriberrin.

Lasarte-Oriako abesbatzak Erriberriko taldeak antolatzen duen Abesbatzen Musika Hamabostaldiko bigarren jardunaldian parte hartuko du hilaren 19an, 20:00etan Santa Maria elizan.

Albokak Iruñeko Ganbara abesbatzarekin eta Coral Olitenserekin partekatuko du saioa.

Lasarte-Oriako abesbatzak honako egitaraua eskainiko du:

  • Kyrie PIOTR JANCZAK

  • Hanaq pachap Cussicuini ANONIMOA – Lima (Perú), 1631

  • Jana erthi viti ir ALBANIAKO DOINUAMod. Edoardo Materassi

  • Ecce novum OLA GJEILO

  • City of stars (La La land) JUSTIN HURWITZ, Mod. Roger Emerson

  • Lau teilatu ITOIZ – Mod. Javier González Sarmiento

Erriberriko Abesbatzen III. Topaketako egitaraua

Montse Latorrek zuzendutako taldeak Amaia Dorronsoro piano jolearen laguntza izango du doinu batzuetan. Abesbatzako Mikel Urreizti eta Elena Eguileta kideak ere solista modura arituko dira City of Stars doinuan.

Hiru abesbatzen jardunaren ostean, emanaldiari amaiera emateko guztiek batera David Azurzaren Dantzantik obra estreinakoz abestuko dute.