Entseguak hasi ditugu

Oporren ostean, Alboka Abesbatza ikasturte berria prestatzeko lanean hasi da. Abesbatzak hainbat emanaldi eta ekitaldietan parte hartuko du urtean zehar. Horien artean nabarmentzen dira, Zero Sette Akordeoi orkestra eta Erketz EDT taldeekin batera Euskararen Maratoian eskainiko duen emanaldia eta Soriako abesbatzari zein Comillaseko Brumas Norteñas abesbatzari egingo zaizkien harrerak.

Entseguak egiteaz gain, guztiok batera mokadutxo bat jateko aukera izan genuen irailaren 12an.

Alboka Abesbatzak abestea gustuko duten lasarteoriatarrak gonbidatzen ditu entsegu batean parte hartu eta egiten duen lana ezagutzera.