Author: Alboka Abesbatza

Gabonetako kontzertua Luberri Abesbatzarekin batera eskainiko dugu

Alboka abesbatzak ez du Gabonetan huts egingo eta ohiko Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, larunbatarekin, 20:00etan San Pedro parrokian. Donostiako Luberri Abesbatza izango du lagun hitzrduan.

Bi koruek Montse Latorreren eta Junkal Guerreroren zuzendaritzapean gabonetako euskal doinu eta nazioarteko kantuak nahasten dituen egitaraua eskainiko dute. David Azurzaren Dios te Salve abestitik Jon Rutterren For the Beauty of the Earth kantara neguko zein Gabonetako giroa gerturatuko diete entzuleei.

Emanaldia amaitzeko bi taldeak bat eginez, Luberri abesbatzako zuzendariak moldatutako Olentzero eta Orra Mari Domingi doinu ezagunak abestuko dituzte.

Horrez gain, Alboka Abesbatzak bere esker ona adierazteko Gabonetako bi saskiren zozketa egin du bazkide guztien artean eta ekitaldian Mila Picamils Olaizolak eta Maria Pilar Mendiluce Goñik bere oparia jasoko dute.