Author: Alboka Abesbatza

Entseguak hasiko ditugu irailak 12an

Urtero bezala entseguak irailean hasiko ditugu ikasturte berria ospatzeko. Parte hartu nahi baduzu baina dudak badituzu edo lehen aldia bada zuretzako abesbatza batean gonbidatzen zaitugu etortzea inongo konpromisorik gabe parte hartzera edo entzule bezala (nola moldatzen garen ikusteko erabaki bat hartu baino lehen), gustatu ezkero beti izango duzu aukera parte hartzeko. Villa Mirentxun egongo gara zure zain astero astelehen eta ostegunetan 20:00tatik aurrera, gero arte!

ALBOKA ABESBATZA GABONETAKO KONTZERTUA.

Alboka abesbatzatik, beste urte batez, zoriontasuna, bakea eta maitasuna opa nahi dizuegu hoberen dakigun moduan: abesten.

Kontzertu polit bat eskeiniko dugu datorren igandean, hilak 17, Lasarte-Oriako Brijiden kaperan 12:30etan. Aurten Maddalen Dorronsorok zuzentzen duen Oiartzungo LARTAUN ABESBATZArekin partekatuko dugu kontzertua.

Munduak egun hauetan gure bihotzetatik ateratzen den borondate ona urte osoz mantentzea nahiko genuke, eta desio horrekin abestuko dugu igande honetan. JAI ZORIONTSUAK IZAN!