Normalean entseguak hasiko ditugu irailak

Nomalean, urtero bezala, entseguak irailean hasiko ditugu ikasturte berria ospatzeko. Parte hartu nahi baduzu baina dudak badituzu edo lehen aldia bada zuretzako abesbatza batean gonbidatzen zaitugu etortzea inongo konpromisorik gabe parte hartzera edo entzule bezala (nola moldatzen garen ikusteko erabaki bat hartu baino lehen), gustatu ezkero beti izango duzu aukera parte hartzeko. Villa Mirentxun egongo gara zure zain astero astelehen eta ostegunetan 20:00tatik aurrera. Laister arte!

Laster itzuliko gara gure saio eta jarduera presentzialetara

Covid-19 (koronabirusa) dela eta gaur egungo osasun neurriak jarraituz, Alboka abesbatzak saio presentzialak eta programatuak zituen emanaldi guztiak bertan behera utzi ditu.
Bien bitartean, denbora aprobetxatuz eta etxean lanean jarraituz, zuekin zare sozialen bidez partekatu dugun bideo prestatu dugu. Berau gure web orrian ere ikusi dezakezute.
Ahal denean geure aktibitaeei berriro ekingo diegu eta jakinaren gainean izango zaituztegu.

Bitartean segi adoretsu eta laster arte!