Zuzendariak

Montse Latorre

Alboka Abesbatzako zuzendaria


Montse Latorre Ortega Lehen Hezkuntzako irakasle izateaz gain, zuzendaritza lanetan ere aritzen da Alboka Abesbatzan eta Orfeoi Txikian (Donostiako Orfeoiaren haur-abesbatza). Bestalde, Javier Busto konpositoreak zuzentzen duen Aqua Lauda koruan abeslaria da.

1996an hasi zen abesten Alboka abesbatzan; 2008tik 2012ra Kristina Pérez Abreurekin batera aritu zen zuzendaritza lanetan, eta, 2013a ezkero, abesbatza horretako zuzendaria da.

Musika ikasketak, pianoko espezialitatean,Junkal Guerrero irakasle eta musikagilearen eskutik jaso zituen Lasarte-Oriako Musika Eskolan. Musika arloan bere hezkuntza zabaltze aldera, abesbatzen esparruan trebatu zen hainbat federaziok antolatutako ikastaro eta tailerretan parte hartuz: Gipuzkoa, Euskal Herria, Aragoi eta Espainia (COACE). Horrez gain, Lehen Hezkuntzan diplomaduna da eta Psikopedagogian lizentziaduna.

Besteak beste, Alboka Txiki, Txepetxa eta Summa Aldapeta Gipuzkoako haur-abesbatzak zuzendu ditu. Halaber, bi urtez izan da Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko abesbatzako piano-jotzailea.

Abesbatzetan duen eskarmentutik nabarmentzekoa da abeslari bezala jorratu duen ibilbidea: Hirusta Abesbatza (nazio mailan hainbat sari jaso dituena) eta Kanta Cantemus Korua (Javier Bustok zuzendua, nazioarteko sariak eskuratu dituena). Horretaz gain,Landarbaso Abesbatzarekin hartu zuen parte Shaoxing-eko abesbatzen Olinpiadetan (2010 Txina) eta Austriako Spittalan der Drau nazioarteko lehiaketan; bietan saria eskuratu zuten.


Kristina Perez Abreu

Kristina Perez Abreu Alboka Abesbatzako kidea da bere sorreratik. 1993 eta 1996 urte artean, Alboka-Txiki Abesbatzeko zuzendari izan zen Mario Beldarekin batera. 1996tik Alboka abesbatzako zuzendaria da, Daniel Adrianek zuzendaritza bere esku utzi ostean. Honetaz gain, Donostiako Alaia, ONCE-ren abesbatza, zuzendu du. 2008 eta 2013 urte artean, Alboka abesbatzako zuzendaritza Montse Latorrerkin partekatzen du. Gaur egun abesbatzea-kide da.


Daniel Adrian

1977an, Felipe Lizarragak zuzentzen zuen Alboka, ahots baxuen abesbatzako kide egin zen. Lizarraga zuzendariak kargua utzi zuenean, Daniel Adrianek hartu zuen bere lekua. Alboka abesbatzaren eraldaketaren alde agertu eta abesbatza misto bat eratzeko proposamena luzatu zien kideei. 1987an bilera ireki batean proiektuaren berri eman zuen. Lan gogor baten ostean, 1988ko ekainaren 24ean abesbatza mistoaren lehen kontzertua zuzendu zuen San Pedroko parrokian. Alboka Abesbatza misto honen zuzendari bezala, 10 urtez gogor borrokatu zuen proiektu honen alde. 1996an Kristina Perez Abreuri eman zion lekukoa.

Directores de Alboka Txiki abesbatza

Kristina Perez Abreu (1993-1996)
Mario Belda (1993-1996)
Montse Latorre (1997-2012)
Natalia Nogales (1997-2003)
Nerea Eizagirre (2004-2008)
Endika Moreno (2013-2014)