Abeslariak

Alboka Abesbatza koru amateurra da. Abesbatzeko koru kide gehienek ez dute musika edo solfeo ikasketarik. Zaletasun batek batzen gaitu, Kantuak. Abesten ikastea, hobetzea eta gozatzea da nahi dugun bakarra.

Abesbatzako kideek abesteaz gain, beste erkidego edo herrialdeetako abesbatzak, zein bere kultura ezagutzeko bidaiak egiten dituzte. Honetaz gain, ekintza ugari burutzen dira taldea osatzeko, hala nola, irterak edo bazkari eta afariak.