Parte Hartu

Alboka Abesbatzeko parte izateko bi aukera nagusi daude.

Izan abeslari

15 eta 55 urte arteko edozein pertsona, gizon, zein emakume, izan daiteke Alboka abesbatzako kide. Ez da beharrezkoa abesten jakitea edo musika irakurtzea.

Ahots proba bat egiten da zein ahots kordatan abestu behar duzun jakiteko. Emakumeen ahotsetan arinenak soprano eta mezzo-sopranoak dira, ahots baxuagoa duten emakumeak alto edo kontraltoak izan daitezke. Gizonezkoei dagokionez, tenore, baritono eta baxuetan banatzen dira, ahots arinenetik ahots grabeenera.

Entseguetan bi zati izaten dira. Batetik ahots korda bakoitzak lan egiten du bakarka eta bestetik ahots guztiek batera ere lan egiten dute.

Abestien ikastaldia errazteko grabaketak eta mp3-ak ditugu.

Hau guztiaz gain, ahots teknika hobetzen laguntzen digun irakasle bat ere badugu.

Entseguak astelehena eta ostegunetan, Arantzazuko amaren eliza azpiko lokaletan dira, 20:00etatik 21:30era.

Izan bazkide

Alboka Abesbatza irabazi asmorik gabeko elkartea da. Horregatik, bere eginkizuna aurrera eramateko Alboka abesbatzak oso beharrezkoa du bazkidetza eta erakunde desberdinetatik jasotzen duen dirua.

Bere laguntza emanaz, bazkideek herriko elkartea babestu eta gure herriko kultura sustatzen dute. Honetaz gain, Albokaren gure kultura beste erkidego eta herrialdeetan ezagutzera ematea.

Bazkideek Alboka eta Alboka Txikiren ekintzen berri dute eta hauetako batzuetan, bazkariak, bidaiak, txangoak, parte hartzeko aukera dute. Era honetara, abesbatza osatzen duten bi taldeen, abeslari eta bazkideen, arteko harremana sendotu nahi da.